Usurbilgo
merkatariak,
gertu!

Eman laguntza Usurbilgo merkatariei
Eman bizitza herriari

Covid19ak eragindako egoerak Usurbilgo saltokiak kolpatu ditu, eta jarduerari indarrez berrekiten laguntzeko proiektua da Gertuago.
Herritarrek, herriko saltokietan erabiltzeko bonuak erosiz, merkatariei lagundu ahal izango diete, aldi berean, herria biziaraziz.
Bonuak orain erosiz, aurrerago erabili ahal izango dira produktuak eta zerbitzuak trukatzeko. Bitartean, bonuen sistemak ahalbidetuko du saltokiek diru-sarrerak izatea, honela, biziraun eta indarberritu ahal izateko.

Erosten duzun bonu bakoitzeko %20ko deskontua izango duzu.