Hurbilago

Usurbilgo merkatari eta ostalarien elkartea

Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea, irabazi-asmorik gabeko elkarte profesionala da. 2006an sortu zen, eta Usurbilgo herri-merkataritza eta ostalaritza sustatzea du helburu. Bertako ekonomia bultzatu eta herritarren arteko bizikidetza aberatsago egiten laguntzen du gertuko merkataritzak. Bezeroentzat nahiz herritarrentzat ekimen ugari antolatzen da Hurbilagotik, eta merkataritza gida hau ere Elkarteak prestatu du.