Irailaren 13an hasita, %10eko deskontu zuzena, HURBILAGO-ko saltokietan
HURBILAGO-koak diren saltokietan GERTU txartelarekin ordainduta, %10eko deskontu zuzena egingo da erosketa guztietan. Erosketa bakoitzeko, gehienez 10 euroko deskontua lortu…
Zazpi helburu nagusi, 6 jarduera-ildo estrategiko, 23 proposamen eta 40 ekintza zehaztuak ditu Usurbilgo merkataritza eta ostalaritza, “testuinguru zail eta konplexu honetan” biziberritzeko Usurbilgo Udalak Siadecorekin landu duen bigarren planak. 2009-10 urte artean diseinatu eta azken hamarkadan martxan izan den lehenengo plangintzaren segida da. Orduko hainbat egitasmo bideratu ostean dator berria; besteak beste plangintza hartatik eratorritakoak dira erosketak egiteko aparkaleku urdinak edota erosketak ordaintzeko txartela. Honako hau gutxienez bost urtez izango da indarrean. Milioi bat euro inbertituko ditu sektoreotan udalerri honek.