Irailaren 13an hasita, %10eko deskontu zuzena, HURBILAGO-ko saltokietan

HURBILAGO-koak diren saltokietan GERTU txartelarekin ordainduta, %10eko deskontu zuzena egingo da erosketa guztietan. Erosketa bakoitzeko, gehienez 10 euroko deskontua lortu ahal izango da, eta kanpainaren iraupena, irailaren 30era arte edo deskontuetarako HURBILAGO elkarteak ezarritako aurrekontua agortu arte izango da.

Hauek dira GERTU txartelarekin deskontuak lortu daitezkeen HURBILAGO elkarteko bazkideak:

  • Janari dendak: Esnaola supermerkatua, Imanol Txapartegi harategia, Iratze natur denda, Mikel Arrandegia eta Otar-goxo.
  • Kafetegi eta okindegiak: Aizpurua okindegia, Kaffa kafetegia, Laukote eta Opil-Goxo.
  • Liburu dendak: Laurok liburudenda eta Lizardi liburudenda.
  • Baserritarren kooperatiba: Alkartasuna Nekazal Kooperatiba.
  • Arropa dendak: Lurda Mertzeria eta Marije Jantzidenda.
  • Eraikuntzak eta burdindegiak: Itzira Eraikuntzak eta Juantxo burdindegia.
  • Zaintza eta Osasuna: Ane ileapaindegia (Artzabal), Ines Ileapaindegia, Intza Ileapaindegia, Iturralde Farmazia eta Usurbil optika.
  • Taberna, jatetxe eta sagardotegiak: Aginaga sagardotegia, Aitzaga taberna, Bordatxo taberna, Saizar Sagardotegia, Guria Taberna eta Txirristra Taberna.
Menua