Irailaren 26tik aurrera %5eko deskontu zuzena, GERTU txartela erabilita, HURBILAGO-ko saltokietan

HURBILAGO-koak diren saltokietan GERTU txartelarekin ordainduta, %5eko deskontu zuzena egingo da erosketa guztietan. Erosketa bakoitzeko, gehienez 10 euroko deskontua lortu ahal izango da. Irailaren 26tik urriaren 2ra iraungo du kanpainak edo deskontuetarako HURBILAGO elkarteak ezarritako aurrekontua agortu arte.

Erosketa bakoitzean aplikatuko da deskontua, beraz, establezimentu ezberdinetan erabiltzeko aukera dago. Hauek dira GERTU txartelarekin deskontuak lortu daitezkeen HURBILAGO elkarteko bazkideak:

  • Janari dendak: Esnaola janari denda, Iratze natur denda eta Otar-goxo
  • Kafetegi eta okindegiak: Aizpurua okindegia eta Laukote okindegi-kafetegia
  • Liburu dendak: Laurok liburudenda eta Lizardi liburudenda
  • Baserritarren kooperatiba: Alkartasuna Nekazal Kooperatiba
  • Arropa dendak: Marije arropa denda
  • Eraikuntzak: Itzira Eraikuntzak
  • Zaintza eta Osasuna: Ane ileapaindegia (Artzabal), NI ileapaindegia, Intza Ileapaindegia eta Usurbil Optika
  • Taberna eta jatetxeak: Aitzaga taberna, Artzabal Baserria-Jatetxea, Bordatxo taberna, Guria taberna eta Txirristra Taberna