650 Usurbil Bizi gabonetako otarrak martxan dira, dagoeneko: gaurtik hasita abenduaren 28ra bitartean, herriko denda batzuetan egiten diren erosketen bidez eskuratu ahal izango dira otarra irabazteko zozketarako txartelak. Atzo aurkeztu zituzten aurtengo otarrak, Hurbilagoren Udazkeneko Azokan. Abenduaren 28an egingo da otarren zozketa, eta abenduaren 29an banatuko dira, 13:00etan, herriko frontoian.
650 Usurbil Bizi otarrek bi helburu nagusi dituzte: herriko ekoizle eta kultur sortzaileen lana ezagutaraztea eta herriko dendetan erostea bultzatzea. Azaroaren hasieran egin zuten aurtengo otarretan parte hartzeko deialdia, eta erantzun ona izan du aurten ere. Guztira, herriko 30 sortzaile eta ekoizleren lanak eskuratu ahal izango dira, eta Hurbilagoko 16 dendak parte hartuko dute zozketan.
2024ko OTARRETAKO PARTE-HARTZAILEAK:
Ekoizle eta sortzaileak:
· Aginaga sagardotegia
· Aialde Berri sagardotegia
· Ameba
· Arkaitz Portularrume
· Arrillaga-Txiki Baserria
· Arrospide Barazkiak
· Basatxerri
· Borda Txuri – Lumagorri
· Bordatxo esneak
· Eiti
· Elhuyar Fundazioa
· Iñorkiñak
· Ione Iruretagoiena
· Iruin Sagardotegia
· Ixabel Agirresarobe
· Jakoba Errekondo
· Jose Mari Zaldua – Sari Frutak
· Xükâ eskuz egina
· Jurgi Fuentes
· Maider Alzaga
· Mihise
· Noaua! Kultur Elkartea
· Odolaren Mintzoa
· Olatz Zabaleta
· Osto eta Ale
· Rukula
· Saizar sagardotegia
· Urdaira sagardotegia
· Usurbilgo Sagastia
· Viafara
· Zaparra
Txartelak eskuratzeko dendak:
· Ane ile-apaindegia
· Aizpurua Okindegia
· Alkartasuna Kooperatiba
· Arruti Harategia
· Artzabal Jatetxea
· Enar Estetika
· Esnaola Janari-denda
· NI ile-apaindegia
· Intza ile-apaindegia
· Iratze Naturdenda
· Laurok Liburudenda
· Lizardi Liburudenda
· Lurda Mertzeria
· Opilgoxo
· Otar-Goxo
· Usurbil Optika