650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak, martxan

  • Gaurtik abenduaren 26ra bitartean, herriko dendetan egiten diren erosketen bidez, 650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak eskuratzeko aukera izango da.
  • Herriko 33 ekoizlek eta sortzailek eta Hurbilagoko 16 dendak parte hartuko dute ekimenean, eta 100 otar banatuko dira.

650 Usurbil Bizi Gabonetako otarrak martxan dira, dagoeneko: gaurtik hasita abenduaren 26ra bitartean, herriko dendetan egiten diren erosketen bidez eskuratu ahal izango dira otarra irabazteko zozketarako txartelak. Larunbatean jakinarazi zen aurtengo otarretan parte hartuko duten ekoizle, sortzaile eta dendak zeintzuk izango diren, Hurbilagoren Udazkeneko Azokan. Abenduaren 26an egingo da zozketa, eta abenduaren 27an banatuko dira Gabonetako 100 otarrak, 13:30ean, herriko frontoian.

650 Usurbil Bizi otarrek bi helburu nagusi dituzte: herriko ekoizle eta kultur sortzaileen lana ezagutaraztea eta herriko dendetan erostea bultzatzea. Azaroan egin zen aurtengo otarretan parte hartzeko deialdia, eta erantzun ona izan du aurten ere. Guztira, herriko 33 sortzaile eta ekoizleren lanak eskuratu ahal izango dira, eta Hurbilagoko 16 dendak parte hartuko dute zozketan. Hurbilagoko saltokietan egiten den 10 euroko erosketa bakoitzeko otarren zozketarako txartel bana eskuratuko dute bezeroek.

Hona 2025eko otarretako parte-hartzaileak:

Ekoizleak eta sortzaileak:

  • Aginaga sagardotegia
  • Aialde Berri sagardotegia
  • Alkartasuna Kooperatiba
  • Ameba
  • Arenza
  • Arkaitz Portularrume
  • AZI
  • Basatxerri
  • Borda txuri – Lumagorri
  • Bordatxo esneak
  • Edorta Agirre
  • Elhuyar Fundazioa
  • Ione Iruretagoiena
  • Iruin sagardotegia
  • Jakoba Errekondo
  • Jose Mari Zaldua – Sari Frutak
  • Joseba Tapia
  • Jurgi Fuentes
  • Maider Alzaga
  • Makaë
  • Mihise
  • Mikel Zubelzu
  • Noaua! Kultur Elkartea
  • Olatz Zabaleta
  • Pako Orbegozo
  • Rukula
  • Saizar sagardotegia
  • Urdaira sagardotegia
  • Usurbilgo Sagastia
  • Viafara
  • Xükâ eskuz egina
  • Yolanda Arrieta
  • Zaparra

Txartelak eskuratzeko dendak: