Bono kanpaina martxan!

Hurbilago Merkataritza Elkartearen parte diren komertzio eta taberna batzuetan bono kanpaina jarri dugu martxan. Bi motako bonoak ditugu oraingoan: 20€-ren truke 30€-ko bonoa, edota 7€-ren truke 10€-ko bonoa.

Denda bakoitzak bono kopuru jakin bat du, beraz, denda zehatz baterako bonuak eskuratu nahi badituzu, bizkor ibili, azkar amaitu daitezke eta! Gainera, erosle bakoitzak 50€-ko deskontua lortzeko aukera izango du.

Bonoak online eskuratu daitezke, atari honetan bertan. Bonoa erabili nahi duzun denda aukeratu eta denda barruan izango duzu bonoa eroskeko aukera. Erosketa amaitzean, posta elektronikoz iritsiko zaizu bonoa. Hau erakutsi beharko diozu dendariari.

Arrakala digitala ekiditeko, Internetera irisgarritasuna ez dutenentzat, bonoak fisikoan erosteko aukera ere izango duzue. Oraingoz, ondorengo egunetan Potxoenean:
Azaroak 14, 9:00-11:00
Azaroak 29, 9:00-11:00
Azaroak 30, 16:00-18:00
Abenduak 14, 15:30-17:30
Abenduak 19, 9:00-11:00

Bonoak erabili dizakezu ondorengo komertzio eta tabernetan: