Erosketa Bonuak 2026

20€ ordaindu, 30€ eskuratu! Eskuratu zure erosketa-bonua!
Aurten ere, Hurbilago-ko hainbat establezimenduetan erabiltzeko bonuak eskuragarri izango dituzue hurrengo astetik aurrera.
Erosi zure bonua eta babestu bertako merkataritza!
2026 URTEKO HURBILAGOREN BONUEN KANPAINAREN BALDINTZAK
BONU KOPURUA
Aurrez aurreko salmenta:
· Saltoki bakoitzeko, bonu kopuru orokorraren erdia.
On-line salmenta:
· Saltoki bakoitzeko, aurrez-aurreko salmentan saldu ez diren bonuak eta beste erdiak.
ORDAINKETA MODUA
Aurrez aurreko erosketak:
· Bonuak esku-dirutan bakarrik eskuratu ahal izango dira.
· Ez da txartel bidezko ordainketarik onartuko.
On-line erosketak:
· Webguneak eskaintzen duen txartel bidezko ordainketa bidez egin beharko da ordainketa.
ERABILPENA
· Bonuak pertsonalak dira.
· Norberak soilik erabili ahal izango ditu.
· Ez dira transferigarriak.
· Bonuaren balioaren %100-a erosketa bakar batean erabili beharko da.
· Bonu bakoitza dagokion saltokian erabili beharko da.
GEHIENEZKO BONU KOPURUA
· Pertsona bakoitzak gehienez 30€ ko balioa duten 3 bonu eskuratu ahal izango ditu.
DATAK
Aurrez aurreko salmenta:
· Urriak 6, asteartea: 13:00-14:30 eta 16:00-18:00
· Urriak 7, asteazkena: 14:00-15:30 eta 17:00-19:00
· Lekua: Potxoenea Kultur Etxea.
On-line salmenta:
· Urriak 8, asteazkena: 16:30etatik aurrera.
· Kanpaina 2026ko abenduaren 31ean amaituko da, baldin eta bonu guztiak lehenago amaitzen ez badira.
BONUEN ERABILPENERAKO DATA
· Urriaren 9tik (ostirala) aurrera erabili ahal izango dira bonuak saltokietan.
IRAUNGITZE-DATA
· Bonuak erabiltzeko azken eguna 2026ko abenduaren 31a (barne) izango da.
· Data hori igarota ez dute baliorik izango eta ez da dirurik itzuliko.
ADINA
· Bonuak eskuratu eta erabiltzeko gutxieneko adina: 18 urte.
ARAZOEN KOMUNIKAZIOA
· Bonuen erosketa burutzean arazorik izan ezkero komunikatzeko helbide elektronikoa: gertuago@gertuago.eus
PARTE HARTUKO DUTEN MERKATARIAK
Laster iragarriko dugu merkatari guztien zerrenda…
