650 Usurbil Bizi-gabonetako otarra: sortzaile eta ekoizleek izena eman eta eskaintza aurkezteko epea zabalik

Zabalik dago 650 Usurbil Bizi-gabonetako otarra: sortzaile eta ekoizleek izena eman eta eskaintza aurkezteko epea. Aurten ere Hurbilagok Usurbilgo ekoizle eta sortzaileen produktuekin osatutako otarrak zozketatuko ditu. Bertan produktuak jarri nahi dituzten guztiek ondorengo estekan eman beharko dute izena:
IZEN EMATEA HEMEN

Parte hartzeko irizpideak

– IZENA EMATEKO FORMULARIOA: Euren produktuak otarretan banatzea nahi duten Usurbilgo lehen sektoreko ekoizleek eta kultur sortzaileek izena eman behar dute, www.gertuago.eus webgunearen bitartez, ondorengo estekatik sartuta: 650 USURBIL – EKOIZLEEN ESKAERAK

– AURREKONTUA: Ekoizle bakoitzak erabakiko du zer eskaintza egin,  gehienez 200,00€-ko aurrekontuarekin, BEZa sartu gabe.

– EPEA: 2023ko azaroak 10