Plan Veo

16 urte edo gutxiago dituzu eta betaurreko edota ukipen-lenteak erabiltzen dituzu?
ADI, eskaintza hau interesatuko zaizu eta!

Usurbil Optika-n PlanVeo eskaintzen dute, eta beraz, zure betaurreko edota ukipen-lenteetan 100€ arteko deskontua izan dezakezu.

Plan Veo
Urtean 100 eurora arteko laguntza-sistema bat da, betaurrekoak edo ukipen-lenteak (lentillak) erosteko.
Lentillen kasuan, laguntzak urtebeterako behar diren lentila unitateak eta hauentzako behar den likidoaren gastuak barne hartuko dituela aurreikusten da.
Produktuaren kostua kopuru hori baino txikiagoa bada, familiak ez du ezer ordaindu beharko. Kostua handiagoa bada, familiak ordaindu beharko du aldea.

Epeak
Laguntza hau 2026ko abenduaren 31era arte egongo da eskuragarri (data hau barne).

Onuradunak eta baldintzak
Diagnostikatutako errefrakzio-arazoa duten eta funts publikoen kargura osasun-arreta jasotzeko eskubidea duten 16 urtera arteko (hori barne) haur eta nerabeak.
MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko mutualitateen bidez aseguramendu pribatua duten 16 urte edo gutxiagoko pertsonek ere jaso ditzakete Plan Veo-ko laguntzak.

Harremanetarako datuak
Helbidea: Zubiaurrenea 10, Usurbil 20170
Telefonoa: 943 370 269
Posta elektronikoa: usurbiloptika@hotmail.com

Informazio gehiago:
Plan Veo

ANTZEKO PRODUKTUAK