M17 GREBA OROKORRA

Hurbilagoko establezimendu batzuk bat egingo dute martxoaren 17ko greba orokorrarekin, eta beraz, beraien saltokiak itxita egongo dira egun osoz.

Grebaren aldarrikapen nagusia Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) propioa ezartzea, gutxienez 1.500 eurokoa izanik. Gaur egun, Espainiako Estatuan dagoena 1.184 euro ingurukoa da, eta sindikatuek diote Hego Euskal Herriko errealitate ekonomikoari ez dagokiola.

Antolatu zure erosketak aldez aurretik eta egin erosketak herriko denda txikietan!