650 Usurbil Bizi-gabonetako otarra: sortzaile eta ekoizleek izena eman eta eskaintza aurkezteko epea zabalik

Zabalik dago 650 Usurbil Bizi-gabonetako otarra: sortzaile eta ekoizleek izena eman eta eskaintza aurkezteko epea. Aurten ere Usurbilgo Udalak, Kulturguneak eta Hurbilagok elkarlanean antolatuta Usurbilgo ekoizle eta sortzaileen produktuekin osatutako otarrak zozketatuko dira.

Bertan produktuak jarri nahi dituzten guztiek esteka honetan eman beharko dute izena.

 

PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK

· IZENA EMATEKO FORMULARIOA: Euren produktuak otarretan banatzea nahi duten Usurbilgo lehen sektoreko ekoizleek eta kultur sortzaileek izena eman behar dute, www.gertuago.eus webgunearen bitartez.

· AURREKONTUA: Ekoizle bakoitzak erabakiko du zer eskaintza egin,  gehienez 200,00€-ko aurrekontuarekin, BEZa sartu gabe.

· EPEA: 2024ko azaroak 24

 

Edozein zalantza izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan galdetegi honen bidez.