Usurbil 650 otarra

Usurbil 650 OTARRA” egitasmoan parte hartu nahi duten Usurbilgo ekoizleei zuzendutako deialdia egin dute, elkarlanean, Usurbilgo Udalak, Kulturguneak eta Hurbilago elkarteak. Lehen sektoreko, elikagaien industriako, kulturako eta sormen industriako Usurbilgo ekoizleen produktuak erosiko dira, produktu horiekin osatutako otarrak gero,  Usurbilgo saltoki txikietan zozketatzeko.

BALDINTZAK

 Jardueraren arabera, honakoak dira ekoizleek bete beharreko baldintzak:

 a) Kultura eta sormen industriako jarduerak:

1- Usurbilen erroldatutako herritarra edo elkartea izatea.
2- Merkaturatutako produktuaren egilea edo autorea izatea. Taldean egindako lanak badira, taldekideen %33ak gutxienez Usurbilen erroldatua egon behar du.
3- Azken 5 urteetan merkaturatutako produktua izatea, 2017ko abenduaren 2tik aurrera.
4- Euskaraz sortu diren sorkuntzak lehenetsiko dira
5- Kultura eta sormenaren industriako ondorengo jarduera-adarren bateko eragilea izatea: musika, literatura, arte eszenikoak, ikusmen-arteak,  bestelako kultur diziplinetako eragileak,  moda diseinatzaileak eta sormen industriako bestelako eragileak.

b) Lehen sektorea eta elikaduraren industriako ekoizleak:

1- Lehen sektorea: nekazaritza edota abeltzantza sektorean aritu eta ekoizpen-ustiategia Usurbilen kokatua egotea izango da baldintza.
2- Elikadura-industriako ekoizleak: Usurbilgo lursailetan kokatutako nekazaritza edota abeltzantzako ekoizpen propioa duten sagardogileek eta elikadura-industriako bestelako ekoizleek ere parte hartu ahal izango dute
3- Elikadura-produktuak eskaintzen dituzten ekoizleek, jakien osasun erregistroan inskribatuta egon beharko dute edo osasun-baimena izan.

 PROZEDURA

 Eskaera telematikoki aurkeztu behar da www.gertuago.eus web-atariren bitartez edo ondorengo estekatik sartuta:

650 USURBIL – EKOIZLEEN ESKAERAK

 Prozeduraren gainerako argibideak ere, eskaera egiteko formularioan bertan jasoak daude.

 Epea: abenduak 2