Udazkeneko Azoka 2026

Aurten ere Udazkeneko Azoka antolatu dugu, azaroaren 28an (larunbata), 11:00etatik 14:30etara!

Egun hauetan, gure sareetan argitaratuko ditugu azokan aurkituko dituzuen artisauen lanak; Usurbilgo, zein beste herrietako artisauak izango ditugu, produktu eskaintza zabalarekin.

Erosketa bakoitzarekin, sagardoa eta gaztainak doan izango dituzue.

Postuez gain, Ziortza Gazte Elkartearen eskutik pultsera tailerra ere izango dugu.

13:30etan, 650 Usurbil Bizik antolatuta, Usurbilgo ekoizleen produktuekin egindako Gabonetako Otarraren aurkezpena ere izango dugu.

USURBILDIK:
· Jox
· Makaë
· Maixux
· Xükâ eskuz egina
· Iratze
· Lizardi Liburudenda
· Valkyrja
· Sleeepy Mimosa eta Dale Kandela
· Zurgai
· AZI
· Iñurri Elkartea
· Anaïet

GONBIDATUAK:
· Ni Naiz
· Anika nahiak
· KOLORE
· HEMENDIK HARA
· Urluma
· CIAOBELLAIDO
· Lajtau Crafts
· Aldaxka
· Tai Day Studio
· Crea
· amaetabiok
· Norte Jewellery
· @agur.handmade
· Bihurri

* Antolatzailea: Hurbilago. Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Gertuago eta Eusko Jaurlaritza.