San Silvestrerako izen-ematea

Aurtengoan ere urte amaierako jai giroko San Silvestre herri lasterketa antolatu du Hurbilago merkatari eta ostalarien elkarteak. Abenduak 31, larunbatean izango da eta frontoian elkartuko gara arratsaldeko 17:00etan.

Herri lasterketarako izen-ematea nola egin:
– Hurrengo formularioaren bidez. Izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 30eko eguerdiko 14:00ak arte.
– Egunean bertan lasterketaren aurretik izena-emateko aukera egongo da, frontoian arratsaldeko 16:00etatik 16:30etara.

Lasterketaren amaieran, parte hartzaile guztien artean sariak zozketatuko dira Hurbilagoren eskutik. Mozorrorik onenak sari berezia izango du!

IZEN-EMATEA