Aurtengoan ere urte amaierako jai giroko San Silvestre herri lasterketa antolatu du Hurbilago merkatari eta ostalarien elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntzaz.
Abenduaren 31, asteazkenean izango da eta frontoian elkartuko gara arratsaldeko 17:00etan.
Lasterketaren amaieran, parte hartzaile guztien artean sariak zozketatuko dira Hurbilagoren eskutik. Mozorrorik onenak sari berezia izango du!
IZEN-EMATEA:
· Esteka honen bitartez (abenduaren 26ko goizeko 9:00ak arte).
· Egunean bertan, lasterketaren aurretik frontoian arratsaldeko 16:00-16:30 bitartean.
Mozorroak prestatu eta zatoz giro ezin hobean gozatzera!

