Sagardotarako sagarren erakusketa
Urriaren 2tik 12ra bitarte, Sutegin ikusgai dituzue sagardotarako erabiltzen diren 115 sagar barietateren erakusketa.
Ekarri Alkartasuna Kooperatibara etxean dituzun sagar klase ezberdinak!
Aurtengo uztaren puntu garrantzitsuenak ondokoak dira.
Orokorrean, 2026ko iraila hasieran, sagastietan azaldu diren zenbait puntu nabarmendu ditzakegu:
– Iazko datuekin alderatuta, heldutasuna zeozer aurreratuago dator.
– Azukre maila aztertuz, aurtengo urteak, bataz beste 13 º Brix ditu, azken 20 urteetako altuena.
– Almidoiaren erregresioa 3,3-ko indizean dago, hau da, aurreko urtean baino 0,2 puntu altuagoa.
– Aurten eguraldiak dena baldintzatu du, uda osoan zehar lehorra eta oso beroa izan delako.
Honek kalte handiak sortu ditu:
– Eguzki kolpeak sagar askotan eman dira, usteldurak sortuz.
– Sagarren tamaina eta pisua ohi baino txikiagoa da. Nabarmenagoa da barnealdean eta lur hondartsuetan kokatuak dauden sagastietan.
– Sagarren erorketa goiztiarra handia izan da abuztu erditik aurrera.
Heldutasun datuak ikusita, almidoiaren erregresioaren arabera, Goikoetxe barietatea kenduta, hiru barietate talde ikus ditzakegu:
– Aurreratuenak: Patzolua, Gezamina eta Mozolua.
– Erdikoak: Aritza, Txalaka eta Urtebi Txiki.
– Atzeratuenak: Urtebi Haundi, Udare Marroi, Urdin. Manttoni, Verde Agria, Errezila eta Moko.

