Nola erabili?

Gertuago herriko dendetan eta zerbitzu txikietan erabiltzeko bonu txartelak erosteko webgune bat da.

1

Aukeratu saltokia: sartu denden zerrendan eta aukeratu zein saltokitako bonua erosi nahi duzun.

Saltoki bereko bonu bat baino gehiago erosi daitezke erosketa bakarrean. Aldiz bi saltoki ezberdinetako bonuak ezin dira erosketa bakarrean erosi. Bi saltokitako bonuak erosteko, bi erosketa eta bi ordainketa egin behar dira.

2

Aukeratu bonoa: 4 bonu mota daude: 5,20,50 eta 100.

Saltoki bakoitzak erabakitzen du zer bonu-mota eskaintzen duen. Azkar ibili, guztiak agortu aurretik!   

3

Erosketa burutu: zuk bonuen zati bat ordaindu behar duzu, %80; gainerako %20a, udalak ordainduko du.

Bonoak agortu arte erosi daitezke. Ordainketa kreditu txartelez egingo da.

4

Zure kontua sortu:  gertuago.eus webgunean zure kontua sortu behar duzu eta zure datuak erregistratu.

Kontua lehenagotik sortua badaukazu, saioa hastearekin nahikoa da, zure posta elektronikoa eta pasahitza erabilita.

5

Bonua deskargatu: erositako bonua unean bertan deskargatu daiteke eta zure posta elektronikoan ere jasoko duzu.

5 €tako bonoak erabili ahal izateko inprimatuta eraman behar dira.

6

Bonua erabili: erositako bonua aukeratutako dendan erabili ahal izango duzu bonuan agertzen den iraungitze data arte.

Bonuak erosketa bakarrerako balio du eta egindako erosketa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko.  Aldiz, egindako gastua bonoaren balioa baino handiagoa bada, dagoen aldea, erosketa unean ordaindu beharko zaio establezimenduari.