Hurbilago Gertu txartela

Betirako doakoa izango den txartel honek, Hurbilagoko dendetan, hiru hilabeteko epean interesik gabe ordaintzeko aukera, deskontuak eta elkarteak egiten dituen promozioetan parte hartzeko aukera eskaintzen du.

Gertu txartela eskuratzeko bideak

Gertu txartel berria eskuratzeko bideak bi dira. Hurbilago txartela ez dutenek, eskaera orri bat bete beharko dute eta Rural Kutxako bulegoetan edota Udal eraikinetan utzi beharko da hau, NAN txartelaren kopia batekin batera. Orain artean Hurbilago txartela dutenek, aldiz, nahikoa izango dute Rural Kutxako bulegoan txartel berria eskatzearekin.
Txartel hau eskuratzeko, edozein kasutan, ez da Rural Kutxan konturik zabaldu beharko.

Harremanetarako informazioa

HURBILAGO ELKARTEA

E-posta: hurbilago@gmail.com
Telefonoa: 678085387