Ekainaren 19tik aurrera %10eko deskontu zuzena, GERTU txartela erabilita, HURBILAGO-ko saltokietan

HURBILAGO-koak diren saltokietan GERTU txartelarekin ordainduta, %10eko deskontu zuzena egingo da erosketa guztietan. Erosketa bakoitzeko, gehienez 10 euroko deskontua lortu ahal izango da. Ekainaren 19tik aurrera hasiko da kanpaina eta deskontuetarako HURBILAGO elkarteak ezarritako aurrekontua agortu arte egongo da martxan.

Erosketa bakoitzean aplikatuko da deskontua, beraz, establezimentu ezberdinetan erabiltzeko aukera dago. Hauek dira GERTU txartelarekin deskontuak lortu daitezkeen HURBILAGO elkarteko bazkideak:

  • Janari dendak: Esnaola janari denda, Iratze natur denda eta Otar-goxo
  • Kafetegi eta okindegiak: Aizpurua okindegia eta Laukote okindegi-kafetegia
  • Liburu dendak: Laurok liburudenda eta Lizardi liburudenda
  • Baserritarren kooperatiba: Alkartasuna Nekazal Kooperatiba
  • Eraikuntzak: Itzira Eraikuntzak
  • Zaintza eta Osasuna: Ane ileapaindegia (Artzabal), NI ileapaindegia, Intza Ileapaindegia eta Usurbil Optika
  • Taberna eta jatetxeak: Artzabal Baserria-Jatetxea, Bordatxo taberna, Guria taberna eta Txirristra Taberna