Saizar sagardotegian bi sagardo ezberdin eskaintzen dira: sagardo naturala eta euskal sagardoa. Sagardo naturala, sagarrez egindako edari naturala da, alkohol graduazio txikikoa. Betiko sagardoa, tradizionala. Jatorri desberdineko sagarrekin ekoitzia.Formatu desberdinak aukeran: 4 botilako estutxea, 6 botilako kaxa eta 12 botilako kaxa. Baita ere 37.5 cl-ko 12 botilako kaxa daukagu. Saizar euskal sagardoari dagokionez, %100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala da. Euskal Sagardoa jatorri deitura zigilua du, jatorri eta kalitate bermearekin. Kasu honetan formatua: 6 botilako kaxa. SAIZAR BODEGA. Ordutegia: Astelehentik ostiralera 09:00-13:00 eta 15:00-18:00. Telefonoa: 943364597