650 Usurbil Bizi gabonetako otarren zozketa Hurbilagoko dendetan

Hurbilagoko dendek, 650 Usurbil Bizi gabonetako otarren zozketarekin jarraitzen dute,  abenduaren 30era bitartean. Herriko dendetan egiten diren erosketen bidez eskuratu ahal izango dira otarra irabazteko zozketarako txartelak. Abenduaren 30ean egingo da otarren zozketa, eta abenduaren 31n banatuko dira, 13:00etan, herriko frontoian.

Honakoak dira zozketa egiten ari diren Hurbilagoko dendak:

  • Aizpurua okindegia
  • Alkartasuna
  • Ane ileapaindegia
  • Arruti harategia
  • Artzabal
  • Enar estetika
  • Esnaola janari denda
  • Intza ileapaindegia
  • Iratze natur denda
  • Laukote
  • Laurok
  • Lizardi liburu denda
  • Lurda
  • Ni ileapaindegia
  • Opil goxo
  • Otargoxo
  • Usurbil Optika