650 Usurbil Bizi proiektutik sortutako ekimen honek jarraipena izango du 2025ean ere. Usurbilgo Udalak, Kulturguneak eta Hurbilagok elkarlanean antolatuko dute, eta herriko ekoizle eta sortzaileen lana ezagun egin eta produktu horiei ikusgarritasuna emateko, herrian bertan kontsumitzea bultzatzearekin batera. Urte amaieran, Usurbilgo sortzaile eta ekoizleen produktuekin osatutako otarrak zozkatuko dituzte Usurbilgo tokiko merkataritzako saltoki txikiek: otarrean parte hartu nahi duten Usurbilgo ekoizle eta sortzaileei zuzendutako deialdia azaroaren 3an irekiko da, eta hilaren 16ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea, gertuago.eus webgunearen bidez.
EKOIZLEEK ETA SORTZAILEEK IZENA EMATEKO 2025EKO DEIALDIA
· IZENA EMATEKO FORMULARIOA: Euren produktuak otarretan banatzea nahi duten Usurbilgo lehen sektoreko ekoizleek eta kultur sortzaileek izena eman behar dute, esteka honetan bitartez.
· AURREKONTUA: Ekoizle bakoitzak erabakiko du zer eskaintza egin, gehienez 200,00€-ko aurrekontuarekin, BEZa sartu gabe.
· EPEA: 2025eko azaroaren 3tik 16ra.
Edozein zalantza izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan galdetegi honen bidez.

