650 Usurbil Bizi – Gabonetako Otarra: astelehenetik aurrera izen-ematea zabalik

650 Usurbil Bizi Gabonetako Otarren proiektuak jarraipena izango du 2026an ere.
Usurbilgo Udalak, Kulturguneak eta Hurbilagok elkarlanean antolatuko dute, eta herriko ekoizle eta sortzaileen lana ezagun egin eta produktu horiei ikusgarritasuna emateko, herrian bertan kontsumitzea bultzatzearekin batera.
Urte amaieran, Usurbilgo sortzaile eta ekoizleen produktuekin osatutako otarrak zozketatuko dituzte Usurbilgo tokiko merkataritzako saltoki txikiek: otarrean parte hartu nahi duten Usurbilgo ekoizle eta sortzaileei zuzendutako deialdia urriaren 26an irekiko da, eta azaroaren 6ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea, jarraian zehazturiko galdetegiaren bidez.
Aurtengo berritasun bat esperientziak eskaintzeko aukera izango da: urtebeteko epean euren establezimenduetan kontsumitzeko 50,00 €-ko bonoak edo deskontuak eskaini ahal izango dira.
> 2026KO DEIALDIAREN BALDINTZA ETA ZEHAZTAPENAK
· IZEN-EMATEA: Ekoizle bakoitzak, izen-emateko galdetegia bete eta bere eskaintza aurkeztu beharko du galdetegi honen bidez, 2026ko urriaren 26tik azaroaren 6ra bitartean.
· AURREKONTUA: Ekoizle bakoitzak erabakiko du zer eskaintza egin, gehienez 250,00€-ko aurrekontuarekin, BEZa sartu gabe.
· IZENA EMATEKO EPEA: 2026ko urriaren 26tik azaroaren 6ra.
· OTARRAREN AURKEZPENA: Azaroaren 28an, eguerdiko 13:30etan, Usurbilgo frontoian; 650 Usurbil Bizi otarraren erakusmahaia jarriko da azokan, azoka hasten denetik, aurtengo otarretan parte hartuko duten ekoizle eta sortzaileen produktuak ikusteko.
· ZOZKETA: Sarituak ezagutzeko zozketak abenduaren 26 eta 27an egingo dira Hurbilago-ko denda, taberna, jatetxe eta komertzioetan.
Edozein zalantza izan ezkero, jar zaitez gurekin harremanetan galdetegi honen bidez edo gertuago@gertuago.eus helbide elektronikora idatzita.
