Udazkeneko Azoka, abenduak 3an

Aurten ere udazkeneko azoka antolatu dugu. Azoka abenduak 3an ospatuko da, goizeko 10.30etatik 14.30tara. Askotariko postuak izango ditugu gurean, herrikoak, zein kanpokoak. Produktuak ere zabalak izango dira: liburu eta diskoen azken nobedadeak, ipuinak, egutegiak, koadernoak, jostailuak, diseinu bereziko kamixetak, sudaderak, poltsak, motxilak, keramika produktuak, bitxiak, akuarela laminak eta ilustrazioak, gazta, ogia eta bestelako kutixiak.

Azoka ospatzeaz gain Pultsera tailerra izango dugu Ziortza Gazte Elkartearen eskutik bai eta ipuin kontaketa ere Amesgile Argitaletxearekin. Gainera, gaztainak eta sagardoa izango dugu doan (azokan erosketa bat eginda).

13:00tan 650 Usurbil Bizi, Usurbilgo ekoizleen produktuekin osatutako gabonetako otarra ere edukiko dugu.

Hemen azokan parte hartuko duten postuak:

Lizardi Liburudenda
Ama eta biok
Amesgile argitaletxea
Bihurri
Ciaobellaido
Crea
Garoa Elkartea
Gigil Design
Ione Iruretagoiena
Jukima
Knot
Koloreztatu
Kool Studio
Ni Naiz
Osabi
Pott keramika
Tilin talan
Urluma